Lasarte-Oriak gomazko paletako Herriarteko txapelketa hasi zuen, hilaren 16an, Tolosan.
Joaneko lehia jokatu zuten herriko ordezkariek Tolosaren aurka eta ez zuten zorterik izan 2-1 galdu zuten.
Banakako lehietan Julen San Miguel (kantxa osora) eta Iker Artetxe (7ra) ezin izan zituzten Tolosako kideak gainditu; 20-12 eta 20-3 izan ziren emaitzak. Binakakoan, aldiz, Ander Loidi eta Iban Arruti 9-29 gailendu ziren.
Lasarte-Orian jokatuko dute etorriko jardunaldia, hilaren 24an, 11:00etan Loidibarren pilotalekuan. Emaitzari itzulia ematen saiatuko dira herriko palistak, nahiz eta zail izan: "Tolosak talde indartsua duela erakutsi du lehen saioan eta puntuak ere aurka ditugu. Zaila da baina saiatuko gara borrokatzen".
Denetariko emaitzak
Bestalde, Intzako pilotari federatuak Lau eta erdiko Gipuzkoako txapelketako partidak izan zituzten. Kadete I. mailako Intza-LAPKE buruz burukoa jokatu ez zen jokatu, baina gainerako neurketetan lau garaipen eta bost porrot izan zituzten kirol elkarteko kideek.
Emaitzak honakoak izan ziren:
|
|