Euskadiko 16 urtez azpiko txapelketan Ostadar SKTko zazpi gazte zein Real Sociedad taldeko Alaia Romero izan ziren lehian. Horietako batzuk podiumera igotzea lortu zuten eta bost domina jantzi zituzten herriko kirolari gazteek. Nabarmentzekoa da, Ostadarreko kideek pisu jaurtiketan lortutako podium bikoitza. Honakoak izan ziren lehen postuetan izan ziren lasarteoriatarrak:
- Aitor Martin (Ostadar SKT):
- Pisu jaurtiketa - 1º
- Disko jaurtiketa - 2º
- Nahia Garcia (Ostadar SKT):
- Luzera jauzian - 1º
- Xuban Corman (Ostadar SKT):
- Pisu jaurtiketa - 2º
- Alaia Romero (Real Sociedad):
- 300 m. lasterketa - 2º
Eskolarteko Gipuzkoako txapelketekin jarraituz, proba konbinatuetako lehian izan zen hilaren 17an, Atsobakar kirol gunean. Galerian lehiaketako irudi batzuk.
Alebin eta infantil mailako gaztetxoek lau probetan parte hartu behar izan zituzten: 80 m. eta 80 m. lasterketak, pisu jaurtiketa eta luzera jauzia. Ostadar SKTk hamar ordezkari izan zituen: infantil mailan, Amelie Flores, Nahia Garcia, David Roman, Danel Sanchez, Haritz Altuna eta Lucas Navas eta alebinetan, Ane De la Torre, Arhane Lopez, Pablo Roman eta Asier Mesa.
Horietako batzuk lehen postuetan izan ziren eta Floresek infantil mailako garaipena erdietsi zuen.
Ostadar SKTko arduradunek jakitera eman digutenez, Floresek ekaina hasieran, La Nucian (Alacant, Valentziko Erkidegoa) lehiatuko den 16 urtez azpiko Espainiako txapelketan parte hartzeko aukerak ditu.
Ligako finala
Bestalde, Kluben arteko Espainiako Ligako bigarren jardunaldia lehiatu zen. Herriko atletak dituzten Atletico San Sebastian eta Valentzia CA, Valentzian (Valentzia Erkidegoan) jokatu zen saioan finalerako txartela eskuratu zuten bigarren (172 p.) eta lehen (220 p.) sailkatuz, hurrenez hurren.
Donostiako taldean Nerea Eugi herritarrak 100 m. lasterketan (12,26) eta 4x100 m. erreleboan parte hartu zuen; bigarren izan ziren azken horretan. Naroa Furundarena jauzilaria, aldiz, Valentzia CAn ari da lehian denboraldi honetan eta jauzi hirukoitzeko proba irabazi zuen 13,29 metrora iritsiaz.
Hitzordu ezberdinak
Hilaren 23an ere, Ostadar SKTko zein herriko atletak lehian izango dira.
Goizean Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoetan izango da herriko ordezkaritza bat eta arratsaldean, maila ezberdinetako Gipuzkoako txapelketako azken jardunaldia lehiatuko dute federatuek.