Hilabete falta da Andatza plazara igo eta San Joan bezperako suaren bueltan elkartzeko. Sutzarra piztu aurretik dantzan aritzen dira Erketz EDTko kideak eta zenbait herritar eta, besteak beste, soka dantza egiten dute. Hori prestatze aldera entsegu saioak antolatu dituzte Garaikoetxea-Landaberri ikastetxean, ostegunero, 19:00etan. Bihar hasiko dira eta lasarteoriatar oro gonbidatu dute parte hartzera.