Partidako lehen minutuetan lehia berdindua zirudien tea bi taldeek entsegu bana egin zuten. Baina gasteiztarrek erasoan ederki borrokatu eta entsegu, gauzatze zein ostiko kolpeei esker, aldeko 5 eta 17koarekin iritsi ziren atsedenaldira.
Bigarren zatian indartsu atera ziren zelaira Gaztediko kideak eta bi entsegurekin errenta handitzea lortu zuten (5-27). Katalanek ez zuten amore eman eta berdinketa eskuratzen saiatu ziren. Bi ostiko kolpe eta entsegu batekin gerturatu ziren (15-27), baina gazsteiztarrek ez zuten garaipenak ihes egitea nahi eta azken minutuetan lehia handia izan zen metroak irabazteko.
Igoera eskuratuta, hilaren 30ean izango den Euskal Ligako finala prestatzen hasiko da taldea.
Espainiarekin lanean
Bestalde, hilaren 12tik 17ra, errugbi 7ko 18 urtez azpiko Espainiako selekzioak kontzentrazioa egin zuen Madrilen eta bertan izan da Aitana Lazcano herritarra lanean.