Xirimiri elkartean afaria egingo dute hilaren 29an

Txintxarri Aldizkaria 2026ko maiatzaren 18a

Maiatza bukatu eta ekainari harrera ederra egite aldera afari proposamena egin dute Xirimiri elkarteko kideek. 15 euroren truke, menu hau prestatu dute: natxoak gazta eta guakamolearekin; hanburgesa osoa (letxua, tipula, gazta eta hirugiharrarekin); eta jogurta granolarekin. Aukera begetarianoa, beganoa edota glutenik gabekoa nahi dutenei 658 64 16 21 telefono zenbakira idazteko eskatu diete.