'Pint of Science' topaketak egingo dituzte gaur Buenetxea kafetegi-tabernan

Txintxarri Aldizkaria 2026ko maiatzaren 18a

Buenetxea kafetegi-tabernaren kanpoaldea.

Nazioarteko zientzia dibulgaziorako ekitaldiaren geltokietako bat izango da Lasarte-Oria. Edonorentzako moduko hiru hitzaldi emango dituzte gaur beste hainbeste adituk, 19:00etatik aurrera. "Gaur egungo ikerketa ildo nagusiak publikoari hurbiltzea da helburua", azaldu dute antolatzaileek.

Egitaraua

Gaur, Buenetxean, 19:00etatik aurrera

  • ¿Matar mosquitos a cañonazos? hitzaldia, EHUko kide Javier Esteban Ochoa de Eriberen eskutik.
  • El poder de la luz para las tecnologías cuánticas hitzaldia, CFMko kide Gabriel Molina Terriza-ren eskutik.
  • Neutrones para ver lo que la luz no ve hitzaldia, CFMko kide Paula Palo de Molinaren eskutik.