Reggae musikak girotu du Andatza plaza

Txintxarri Aldizkaria 2026ko maiatzaren 17a

Andatza Festibala antolatu du Lasarte-Oriako Udalak, bigarren urtez. Aurtengo edizioa reggae musikaren inguruan ospatu da, eta talde gehiagok jo dute. 

Arratsaldetik gauerdirako festibala izan da. Andatza plazan eszenatoki handia ipinita, jende mordoa gerturatu da lehenengo ordutik. Herritar asko, eta ingurutik etorritako beste hainbeste izan dira, Sasoetan. 

DJa aritu da beroketa lanak egiten. Haren eskutik hasi da jaia, 17:30etan. Jarraian, sei taldek jo dute. Bakoitzak 45 minutuz girotu du enparatza. Txanden artean 15 minutuko atsenaldia eginik, musikariekin argazkiak ateratzeko tarteaz baliatu dira publikoko zenbait pertsona, etenaldi horietan,

Espainiar estatutik eta Euskal Herritik etorritako artistak oholtzaratu dira; Belen Natalí, Agoteak, Eira, Morodo, Matah DJ eta Green Valley, hain zuzen ere. Barkaka, taldean, zuzeneko instrumentuekin eta digitalki sorturiko baseak. Eskaintza zabala izan da, eta harrera beroa izan da publikoaren aldetik, dantzan edota abeslariekin batera abestuz, gogotik gozatu baitute. Indarberritzeko asmoz, txoznan edota foodtrucketan edatekoa zein jatekoa hartu dute. San Pedro Jaiak ailegatzeko hilabete eskas falta delarik, beroketa lan itzela izan da Andantza Festibala.

Erlazionatuak

'Agoteak' taldea oholtzaratu da

Txintxarri Aldizkaria mai 17, 13:50 Kultura

'Eira' artistak erakustaldia eskaini du

Txintxarri Aldizkaria mai 17, 14:00 Kultura