Algaretik eginiko komedia beltza

Txintxarri Aldizkaria 2026ko maiatzaren 16a

'Trajea' antzezlana eskaini du Txalo Produkzioak, Manuel Lekuona kultur etxean. Joseba Apaolaza eta Asier Hormaza aritu dira aktore lanetan. 

Saltoki handietako merkealdien lehenengo eguna. Hiriburua. Jende mordoa arrapaladan sartu delarik, istripua jazo da, eraikinaren atean. Testuinguru horretan, segurtasun-zaintzaile eta negozio-gizon batek elkar ezagutzen dute. Gizona traje bat erostearren joan da dendara, dena den, gertatutakoarekin zerikusirik duela uste du zaintzaileak. Galdeketa mardularen ostean, egia desitxuratu egiten da, baita sistemaren gordintasuna agerian utzi ere. Begoña Bilbaok zuzendu du obra, eta Juan Cabestanyk ondu. 

Erlazionatuak

'Trajea' antzezlanaren zati bat

Txintxarri Aldizkaria mai 16, 20:35 Kultura