Harrera beroa egin diote herritarrek

Txintxarri Aldizkaria 2026ko maiatzaren 16a

Sinadura eta argazki ekitaldia egin du Realeko jokalari Jon Martinek, BM supermerkatuan. 

Herritar mordoa bildu da BM saltokiaren atean. Etxeko txikienek osatu dute kasik San Pedro elizaraino ailegatzen zen ilara. Anai-arrebekin, aitona-amonekin eta gurasoekin batera etorri dira. Askok elastiko txuri-urdina zuten soinean, beste batzuk baloiak zituzten eskuartean edota argazkia ateratzeko telefono mugikorra. 

Ordulariak arratsaldeko seirak zirela markatu, eta aukera izan dute Jon Martin jokalari herritarrarekin tarte batez egoteko. Martinek den-denei firmatutako irudi propioa eman die.

Oroigarriarekin kontentu, ordubetez aritu da lasarteoriatarra sinadura eta argazki artean herrikoen harrerarekin gozatzen.