Jon Martinek, Gironaren aurka bere bigarren gola

Txintxarri Aldizkaria 2026ko maiatzaren 15a

Girona eta Real Sociedad taldek bana berdindu zuten bart Gironan (Kataluina) jokatutako partidan. Realak matematikoki La Ligan mantentzeko puntua eskuratu zuen. Jon Martin herritarra izan zen protagonista lehen golean. Korner batean buruz errematatu eta gola egin zuen Lasarte-Oriako atzelariak.

 

 

Martinen bigarren gola da ligan. Biak buruz sartu ditu eta korner batean. Lehena Levanteren aurka egin zuen apirilean, Carlos Soler taldekideak maisuki jaurtitako kornerra buruz sareratuta markagailua ireki zuen herritarrak. Partida hartan, Realak garaipena erdietsi zuen 2-0.

Jon Martin, Gironaren aurkako gola ospatzen. Arg.: Real Sociedad.

Martinekin egoteko aukera

Gaur, arratsaldean, Lasarte-Oriako zaletuek Lasarte-Oriako atzelariarekin egoteko aukera izango dute, herriko Loidibarren BMn, 18:00etatik 19:00etara.