Aimar Sukuntza, Hondarribiko Triatloiko lehen postuetan

Txintxarri Aldizkaria 2026ko maiatzaren 14a

Aimar Sukuntza, Hondarribiko Triatloiko podiumean. Arg.: G. Sukunza.

Triatloi denboraldia hasi da eta herriko ordezkariak lehian hasi dira, baita podiumera igo ere. Hondarribiako Triatloia jokatu zen, hilaren 9an. Sprint modalitateko proba horretan, 750 m. igerian, 20 km. txirringan eta 5 km. korrika, Zumeatarra taldeko Aimar Sukuntza izan zen borrokan. Bosgarren postuan iritsi zen helmugara, 01.04.43 denboran eginez eta 23 urtez azpiko kategoriako garaile izan zen