Junior Errendimendu taldeak ezin izan zuen finalerako sailkatu

Txintxarri Aldizkaria 2026ko maiatzaren 14a

Ligako Ostadar SKT eta Zast Kurayaren arteko neurketako artxiboko irudia.

Ostadar Saskibaloia ataleko taldeek hilaren 10eko jardunaldia jokatuta aurtengo lehiari agur esan diote. Azken neurketa horretan, ordezkari gehienek ez zuten ezer jokoan, baina Junior Errendimendu taldearen kasuan, bere mailako finalerako sailkapena lortzeko borrokatu zen

Apirilaren 25ean eta 10ean, joan etorriko finalerdiari egin zion aurre talde urdin-beltzeko ordezkariak Zat Kurayaren aurka. Lasarte-Oriako taldeak aldeko emaitza lortu zuen Zarautzen jokatutako partida estuan, 53-56 eta errenta txiki hori defendatzeko prest zegoen Maialen Chourraut kiroldegian.

Zarauztarrak zentratuago atera ziren kantxara eta erasoan zein defentsan ederki jardunez lehen bi laurdenetan hogei puntuko errenta eskuratu zuten (14-34). 

Etxekoek ez zuten amore eman eta errenta txikitzeko lan egin zuten gainerako bi zatietan. Partzialak aldeko izatea lortu bazuten (13-6 eta 15-12) ere, ez zen nahiko izan emaitzari itzulia emateko eta Ostadar finaletik kanpo geratu zen, 42-52.

Gainerako taldeek denetariko emaitzak izan zituzten:

  • Senior II. maila, A-3
    Ostadar SKT 41 - 51 Luberri Natxo Aizpurua
  • Senior III. maila, A-3
    Zarautz Zast 68 - 43 Ostadar SKT
  • Euskal Liga, Kadete maila, A-2
    Salesianos 67 - 47 Ostadar SKT
  • Kadete Partaidetza, A-1, 5-6 p.
    Ostadar SKT 45 - 41 Aldapeta Maria Berdea
  • Kadete partaidetza, A-5
    Ostadar Beltza 49 - 32 Arri BKL Larraitz
  • Kadete partaidetza, A-5
    Bera Bera Manteo 43 - 38 Ostadar Urdina