LOKEko judokak Unibertsitate mailako Espainiako txapelketan izan ziren lehian

Txintxarri Aldizkaria 2026ko maiatzaren 13a

LOKEko kide Aitor Santos eta Suhar Aristegi, lehiaketako momentu batean. Arg.: LOKE Judo.

Unibertsitate mailako Espainiako txapelketa lehiatu zen hilaren 9an, Granadan (Andaluzia) eta Lasarte-Oria Kirol Elkarteko (LOKE) bi ordezkari, Aitor Santos eta Suhar Aristegi izan ziren lehian Deustoko Unibertsitatearen eta EHUren izenean, hurrenez hurren

 

Biek 90 kilo azpiko kategorian egin zuten borroka. Tatamian ederki moldatu ziren, baina Aristegik bakarrik lortu zuen lehen postuetan sailkatzea; zazpigarren postua eskuratu zuen. Horrez gain, EHUk eraman zuen unibertsitate onenaren saria