Aitor Mansok, lehia estua Gorlako igoeran

Txintxarri Aldizkaria 2026ko maiatzaren 13a

Aitor Manso bere Talex M3an, Gorlako igoeran lehian. Arg.: Leire Ruesga.

Bergaran lehiatu zen Euskadiko Mendi igoeretako azken proba, hilaren 9an, Gorlako igoera. Aitor Manso herritarrak bigarrenez parte hartu zuen lasterketan. Markarik onena eskuratzeko gogor lehiatu eta bi podiumetara igo zen; sailkapen orokorrean bigarren eta 9. kategoriako garaile izan zen

Herriko gidariak azaldu digunez, entrenamendua eta bi saio kronometratu bakarrik zituztenez, "hasietarik indartsu" ateratzen saiatu zen eta entrenamenduan zein lehen igoera ongi moldatu zen; azken horretan markarik onena egin zuen, 02.38,610

Bigarren saiakeran, aldiz, segundo hamarrenengatik ihes egin zion garaipenak. Aitor Zabaletak bere Lola BMW T-298 ibilgailuarekin eraman zuen lehen postua (02.37,740). Hala ere, 9. kategoriako lehen postua eraman zuen (2.37,925).

Mansok lehiaketako zapore gazi gozoa duela jakitera eman digu: "Pena da garaipena lortu ez izana, erritmo ona genuelako. Beste kategoria eta potentzia handiagoko ibilgailuak irabazi zuen. Baina pozarren nago amaierara arte borrokan egin ginelako". 

Orain hilabeteko atsedena izango du gidariak eta Euskadiko zein Madrilgo hurrengo probak prestatzen jarraituko du.