LGTBIQA+fobiaren aurkako eguna izango da igandea, hilak 17. Horren harira, Buruntzaldeko Transmaribibolloek eskualdeko manifestazioa egingo dute Hernaniko Plaza Berrin, 12:00etatik aurrera. Ekintza horren ostean marianitada musikatua egingo dute Tiloetan, Anuk eta Elene musikariek girotuta.