Hilaren 10ean, etxean Gamarrako zelaian (Gasteiz) lortu zuten finalerako txartela Racamonde eta bere kideek. Jaen Rugby Club izan zuten aurrez aurre, igoera eskuratu ahal zuen faboritoetako bat. Neurketa borrokatua izan zen, baina gasteiztarrak erasoan ongi moldatu ziren eta 12-0 irabazi zuten.
Finalaren bila
Alex Saleta, aldiz, Ohorezko Mailako finalaren bidean dugu. Herritarra kide den VRAC Quesos Entrepinaren taldeak finalerdia jokatuko du Societe Generale Liceo Frances taldearen aurka. Final laurdenean, Valladolideko ordezkarien derbia izan zen eta VRACek Inexo el Salvador 24-11 gainditu zuen.
Ohorezko B Mailan, aldiz, Gipuzkoa Sortzen taldeak Universitario de Bilbaoren aurka neurtu zituen indarrak. Lehia estua izan zen eta zigor kolpe bati esker, 20-22 gailendu ziren bizkaitarrak.