Astiazaranek, Sanserekin gola Huescaren aurkako neurketa garrantzitsuan

Txintxarri Aldizkaria 2026ko maiatzaren 12a

Lander Astiazaran (ezkerrean, behean, bufandarekin) eta Sanseko kideak garaipena ospatzen. Arg.: RS Zubieta.

Sansek Hypermotion Ligan mantentzeko pauso garrantzitsua eman zuen, hilaren 11n, Huesca 1-2 garaitu ostean

Partida borrokatua izan zen. Txuri-urdinak pixkanaka aurkariaren atera hurbiltzen joan ziren eta lehen gola sartu zuen Lander Astiazaran herritarrak. Gazteak Aguirrek erdiraketa egin eta buruz sartu zuen gola. Bigarren zatian, jokalari bat gutxiagorekin geratu zen taldea eta hala ere, 0-2koa jartzea lortu zuen. Azken minutuetan, Huescak errenta murriztu zuen.