Erregional I. Mailako igoera faseko neurketa egon zen, esate baterako, Atsobakar kirol gunean. Lasarte-Oriako talde txuri-urdinak Irauli Bosteko hartu zuen etxean.
Partida gogorra izan zen. Lehen zatian, Texas aurreratu zen markagailuan bitan. Tamalez, atsedenaldia iritsi baino lehen murriztu zuten aldea donostiarrek.
Eta bigarren zatia hasi eta gutxira neurketa berdindu zuen aurkariak. Gainera, jokalari bat baino gutxiagorekin geratu ziren etxekoak eta hori baliatuz, hirugarrena egin zuen Iraulik. Berdinketa eskuratzeko borrokatu arren, etxekoek ezin izan zituzten puntuak eskuratu.
Gainerako emaitzak:
- Ohorezko Erregional Maila
Debagoiena Bailara 8 - 1 Ostadar SKT - Gorengo Maila
Ostadar SKT 2 - 3 Urnieta CD - Erregional I. maila, Kopa
Usurbil FT B 0 - 3 Ostadar SKT - Ohorezko Jubenil Maila, igoera
Hernani CD B - Ostadar SKT - Jubenilen Gorengo Maila
Ostadar SKT 2 - 3 Internacional CD
Tolosa CF B 5 - 3 Texas Lasart. CF - Jubenilen I. Maila, Kopa
Ostadar SKT 1 - 3 Martutene KE B - Jubenilen I. Maila, Udaberriko Kopa
Texas Lasart.CF 2 - 1 Pasaia KE B - Ohorezko Kadete Maila, jaitsiera
Ostadar SKT 2 - 1 Euskalduna SD