Aimar Sukuntzak, hirugarren postua Zarautzen

Txintxarri Aldizkaria 2026ko maiatzaren 7a

Aimar Sukuntza, Zarauzko herri lasterketako podiumena. Arg.: G. Sukunza.

Herriko korrikalariak ere mendian zein errepidean izan dira lehian azken asteetan eta lehen postuetan izan dira. Hilaren 3an, Aimar Sukuntza herritarra nor baino nor izan zen Kamel Zianirekin lehian Zarauzko herri lasterketako bigarren postua eskuratzeko 

Azkenean oriotarrak eraman zuen zilarrezko postua (29.25) eta Sukuntza hirugarren izan zen (29.28).

Bi egun lehenago, Santa Krutz jaietako lasterketan, Mari Carmen Olasok M50 mailako lehen postua eskuratu zuen (47.38).