Hilaren 11ra arte luzatu dute Udal Musika Eskolan aurrematrikulatzeko epea

Txintxarri Aldizkaria 2026ko maiatzaren 7a

Datorren ikasturtean hizkuntza musikala, korua edota instrumenturen bat jotzen ikasi nahi dutenek hilaren 11ra arte izango dute aurrematrikulatzeko, udalak jakinarazi duenez. Tramite hori udaletxean edo sarean egin dezakete interesa dutenek eta ikastaro bakoitzari dagokion kuotaren % 10a ordaindu.

Datorren kurtsorako ikastaroak
Musika txokoa 317,44€
Musika hizkuntza 317,44€
Musika tresna 317,44€
Akordeoia 248,52€
Musika hizkuntza + Tresna 587,98€
Musika hizkuntza + Akordeoia 460,75€
Abesbatza 53,20€
Kamara 159,64€
Musika tresnako taldea 104,76€

Ikasturte honetan Udal Musika Eskolan ikasten ari direnei eta datorren urtean jarraitzeko aurrematrikulatzen direnei bankuko kontutik pasako diete kuotaren % 10a hilaren 26a baino lehen. Ikasle berriak izango direnek, berriz, egun hori baino lehen joan beharko dute kultur etxeko hirugarren solairura edo, bestela, tramitea egiten dutenean adierazitako helbide elektronikoan jasoko dute ordainketa gutuna eta Euskal Administrazioaren Ordainketa Pasabidea erabili beharko dute.

Udal Musika Eskolako arduradunek jakinarazi dute erabiltzaileek hobariak izan ditzaketela ordaintzerakoan, segun eta zer-nolako baldintzak dituzten. Horri buruzko informazio gehiago eskuratu nahi dutenek 943-37 61 81 telefonora deitu, kultura@lasarte-oria.eus helbide elektronikora idatzi edo kultur etxeko hirugarren solairura joan daitezke.