Andiako mendilerrotik Beriain eta Txurregui tontorrak igarotzen dituen irteera izango da lehena. Hilari amaiera emateko 25 kilometroko ibilbidea egingo dute, zailtasun handiko; 1.600 m. desnibel positiboa.
Elkarteko bazkide eta bazkide ez direnentzako jarduera da, baina plaza kopurua mugatua da, 25 plaza bete arte. Inskripzioa LOTMEren webgunean egin behar da eta bazkide federatuek 5 euro, bazkideek 10 euro eta ez bazkideek 15 euro ordaindu behar dituzte.
Familia ibilbidea
Bestelakoa izango da ekainaren 21eko familia ibilaldia, Lasarte-Oriatik Buruntzako tontorrera Benedikatik barrena.
Adin guztietarako pentsatutako irteera da; 12,5 kilometroko bidea haurrekin mendi irteera egiteko aproposa dela nabarmendu dute antolatzaileek.
Izen ematea martxan da, doakoa da eta kirol elkarteko webgunearen zein Zirkuituaren bidez egin daiteke. Ekainaren 19ra arte edo 200 plazak agortu arte, egongo da irekia.
Bi jardueren gaineko xehetasun gehiago mendi elkartearen webgunean aurki dezakezue.
