Multzoan fasean, Galizia (1-0), Nafarroa (5-0) eta Melilla (7-0) garaitu eta Madrilen (2-3) aurka bakarrik galdu zuen taldeak. Final laurdenean Gaztela eta Leon gainditu zuen nagusiki (8-1) eta final erdian, partida zirraragarria jokatu zuten Valentziako Erkidegoaren aurka. Bina berdindu ostean, penalti txanda luzean erabaki zen finalista; talde bakoitzak hamar jaurtiketa egin zituen. Finalean, Katalunia izan zuten aurrez aurre eta aurkaria 2-6 gailendu zen.