Eneko Mendizabal, hirugarren Espainiako txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2026ko maiatzaren 6a

Eneko Mendizabal herritarra (berdez eta gorriz), podiumean.

Ur Kirolak taldeko Eneko Mendizabal Urdapilleta herritarra hilaren 2tik 3ra Legution (Araba) lehiatu zen Arraun Olinpiko eta Paralinpikoko Espainiako txapelketan

Herritarra 1xPR1-PR2 mailan lehiatu zen eta A finalean parte hartu zuen. 2000 metroko ibilbidea egin zuten lehiakideek eta Mendizabalek podiumeko hirugarren postua eskuratu zuen, 10.53,20 denbora eginez.