Egitasmoari buruzko informazio gehiago eskuratu nahi dutenek ainhoa@abarka.org helbide elektronikora idatzi edota +34 669 58 65 33 zenbakira WhatsApp mezua bidal dezakete.
Abarka eragileko kideek jakinarazi dute ikasteko edota kirola egiteko materiala, toallak eta izarak biltzen ari direla herrian, Bizi Kamerun izeneko boluntariotza proiektura bideratzeko gero. Hilaren 16ra arte Udal Liburutegian egingo dute lan hori eta beste saio bat egingo dute Okendo plazan bi egun lehenago, 16:30etik 20:30era. Bestalde, haurrentzako zein helduentzako sudaderak salgai jarri dituzte.
Egitasmoari buruzko informazio gehiago eskuratu nahi dutenek ainhoa@abarka.org helbide elektronikora idatzi edota +34 669 58 65 33 zenbakira WhatsApp mezua bidal dezakete.