Idazleak berak, Pello Salaburuk aurkeztuko du 'Panfleto bat atzenduraren kontra' liburua larunbat honetan Antonio Mercero aretoan, 11:00etatik aurrera. Lan horrek gizarte garaikidearen inguruko gogoeta kritikoa proposatzen du, hainbat gai kultural eta sozial "ironiaz eta sakontasunez" jorratuta, hitzordua antolatu duten Ganbo Iturri elkarteko kideek azaldu dutenez. Abend garagardotegian bazkalduko dute ondoren, 14:00etan.