2026/05/05 19:00 - 20:30

Hitzaldia

Mahai ingurua

Mahai ingurua
Manuel Lekuona Kultur Etxea, Lasarte-Oria

Michelin Lasarte lantegiko ehun eguneko greba egin zutenetik 50 urte bete dira aurten eta urtemuga berezi horren bueltan ekimenak aurrera eramaten ari dira ekintza garrantzitsu hori oroitzeko eratu duten talde sustatzaileko kideak. Horietako zenbaitek parte hartuko dute gaur arratsaldeko solasaldian; 19:00etan izango da kultur etxeko auditorioan. Maider Galardi Fernandez de Agirre kazetari lasarteoriatarrak gidatuko du hitzaldia.