Lehia interesgarriak, Udaberriko denboraldiari agur esateko

Txintxarri Aldizkaria 2026ko apirilaren 30a

Laugarren sariko lehiakideak helmuga igaro ostean. Arg.: Dabid Argindar.

Hilaren 29an, pista hezea zegoela, udaberriko sasoiko azken saioa lehiatu zen Donostiako Hipodromoan. Faboritoek ez zuten huts egin lasterketa batzuetan. Hala ere, azken zuzengunean lehia estuak ere izan ziren; pistako kanpoaldetik joan ziren gehienek garaipena erdietsi zuten

Arima Gastrotaberna sariak eman zion hasiera goizari. Taldea zuzengunean sartzean pista zabaldu zen eta momentu horretan laugarren zihoan, Never ever eta Borja Fayos bikoak laugarren kanpoaldetik erasoa jotzea erabaki zuen. Azken 200 metroetan lasterketa burua hartu eta postua ongi mantendu zuen atzetik zetozen Unfollow/ Cristina Perez eta Laguna/Vaclav Janacek bikoei aukerarik eman gabe.

Bigarren proban, lehia estuagoa izan zen. Villaires/C. Perez joan zen erritmoa jartzen, baina pista kanpoaldetik talde batek aurre hartu eta azken 100 metroetan nor baino nor izan ziren Haussmannien/Ignacio Melgarejo, Katalina/Denisa Sikorova eta Shutterwood/Vicky Alonso Vidal de la Peña. Kanpoaldetik lehenak eskuratu zuen Herriko Etxea jatetxea saria.

Buenetxea kafetegi/taberna sarian, San Sebastian/Vaclav Janacek faboritoak ez zuen huts egin. Atzean mantendu zen lasterketa osoan zehar eta Bugatiko bihurgunean pista kanpoaldetik erasoa jo zuen. Lehen postuan jarri eta atzean utzi zituen gainerako lehiakideak, bakarrik iritsi zen helmugara.

Laugarren lehian, azken zuzengunean taldeak kanpoaldera egin zuenean, Lose your wad eta Vicky Alonso Vidal de la Peña bikoa lehen postuan jartzeko borrokatu zen eta lortzerakoan, erritmo bizia mantendu behar izan zuen atzetik zetozen aurkariak azken metroetan atzen utzi eta Monkey Park saria eskuratzeko.

Milla finka administrazio sariarekin amaitu zen udaberriko lehia. Zuzenguneko azken 400 metroetan kanpotik joatea erabaki zuen One More Night/Alejandro Gutierrez Val bikoak. Buruan zegoen taldetxoa gainditu zuen, baina Walkczak eta Daniela Rodriguezek ez zieten garaipena erraz utziko eta borroka estua izan zen azken metroetara arte. Baina One More Night-ek eta Guztierrez Valek alde txiki atera zien helmugan.

Udako denboraldirako atzerako kontua hasi da eta uztaila, abuztua eta iraileko jardunaldi handien aurrekari modura, ekainaren 11n arratsaldeko saioa izango da.

Sarietako garaileak:

  1. Arima Gastrotaberna saria: Never ever/B. Fayos.
  2. Herritxo Etxea jatetxea saria: Haussmannien/I. Melgarejo
  3. Buenetxea kafetegi/taberna saria: San Sebastian/V. Janacek
  4. Monkey Park saria: Lose your wad/V. Alonso V.
  5. Milla finka administrazioa saria: One More Night/A. Gutierrez