LOKEko judokak alebin mailako Eskolarteko Gipuzkoako txapelketan zein kopan izango dira lehian

Txintxarri Aldizkaria 2026ko apirilaren 29a

Lasarte-Oria Kirol Elkarteko (LOKE) judoka gazteek alebin mailako eskolarteko Gipuzkoako txapelketarako zein koparako sailkapen saioa izan zuten hilaren 26an

Taldeko sei judoka izan ziren tatamian: Maider Egizabal, Eñaut Suberbiola, Marco Ferrera, Ibai Seren, Julen Hernandez eta Alex Hernandez. Guztiak ederki borrokatu ziren eta lehiaketa bat edo besterako txartela eskuratu zuten; Kopa maiatzaren 16an jokatuko da eta Gipuzkoako txapelketa, aldiz, maiatzaren 17an.