Eguraldia izan zen protagonistetako bat Patones igoeran. Parte hartzaileek entrenamendu saioak lehorrean egin bazituzten ere, lasterketa kronometratuak lurra hezea zegoela lehiatu zituzten.
Mansok entrenamendu onak egin zituen; lehen postuan izan zen bi igoeretan eta marka ontzen joan zen; 02,30.545 eta 02.28,044. Baina eguraldia aldatu zen saiakera kronometratuak egiterakoan: "Entrenamenduak eguzkitan egin genituen eta horiek amaitzean, eguraldia aldatu zen; xirimiria hasi zuen. Errepidea ez zuen asko bustitzen, baina ez zegoen guztiz lehorra".
Erabaki azkarra hartuz, lehorreko gurpilekin atera zen herritarra lehen saioan eta ongi joan zela onartu du: "Lehen postua eskuratu genuen".
Bigarren lasterketan, ordea, euria ari zela lehioatu ziren eta gurpilen aukeraketak ondorioa izan zuen. "Lehorrekoekin atera ginen eta gurea baino kategoria handiko ibilgailu batek, formula batek, lehen postua lortu zuen".
Hala eta guztiz, egindako lanarekin eta ibilgailua berriarekin izan duen garapenarekin pozik dago herritarra. Eta dagoeneko Euskadiko Mendi igoeren txapelketako hurrengo probara begira dago lanean, Gorlako igoera: "Hamabost egun barru Gorlako igoera dugu eta gogoz gaude".