Sanpedroetan postuak eta janari ibilgailuak jartzea eskatzeko epea ireki dute

Txintxarri Aldizkaria 2026ko apirilaren 29a

Interesa duten pertsonek maiatzaren 8ra arteko epea (13:30ak arte) izango dute eskaerak aurkezteko, udalak jakinarazi duenez. Udalaren webgunean eskura daitekeen instantzia bete eta aurrez aurre edo telematikoki aurkeztu beharko dute. 

"Jai giroa dinamizatzen lagunduko duten salmenta eta ostalaritza proposamenei" zuzenduta dago deialdia. Baldintzen artean, EJZn alta emanda dagoela egiaztatu beharko dute eskatzaileek, erantzukizun zibileko asegurua izan beharko dute eta, elikagaiak salduz gero, manipulatzailearen ziurtagiria izan beharko dute.