Eguzkiko kadeteek garaipenarekin hasi dute Euskal Kopako lehia

Txintxarri Aldizkaria 2026ko apirilaren 28a

Eguzki Escalerilla taberna taldeak hitzordu bikoitza izan du asteburuan. Euskal Kopako lehen jardunaldiari zein Ligako partidari egin zioten aurre gazteek eta bietan garaile izan ziren 

Hilaren 25ean, Euskal Kopari hasiera emateko Getxoko Artaromo taldea izan zuen aurrez aurre Lasarte-Oriako ordezkariak, Maialen Chourraut kiroldegian. 

Etxekoak nagusi izan ziren kantxan eta markagailuan. Aurrea hartu zuten 4-0koarekin eta nahiz eta aurkari gerturatu (4-2/6-3), errenta ongi mantentzen jakin zuten. Azken emaitza 7-4ko izan zen.

Egun bat geroago, Ligako neurketari egin zioten aurre eta Irun Futsal izan zuten aurkari, Michelin kirol gunean. Etxekoek ez zieten aukerarik eman Irungo jokalariei eta 13-2 irabazi zuten. Galeriako irudiak neurketa horretakoak dira.

Gainerako taldeak

Talde hori-beltzeko gainerako ordezkariei dagokionez, Ohorezko Mailako ekipoa kenduta, guztiek lortu zuten garaipena. Honakoak izan ziren emaitzak:

Ohorezko Maila

  • Eguzki Arkupe Rehabilitaciones 3-4 Martrutene

I. Erregional maila, kopa

  • Eguzki ISU Leihoak 6-4 Goierri

Gazteen maila

  • Eguzki Lekuona Tallerrak 4-1 Mondrate

Infantil Maila

  • Irun Futsal 1-5 Eguzki Andatza taberna

Euskadiko selekzioarekin

12 urtez azpiko Euskadiko selekzioa maiatzean Madrilen lehiatuko den Erkidegoen arteko Espainiako txapelketako prestaketekin darrai eta atzo, apirilaren 27a, lan saio berria egin zuten, Loiuko Lauro ikastolan (Bizkaia). Eguzki AFko Peru Azkarate eta Noel Benitez izan ziren deialdian eta Jarrillerosen aurka jokatu zuten.