Justizia linguistikoa: diskurtsoak, praktikak eta oinarriak berdintasuna helburu izenburupean aurrera eramango dute XVIII. Udaltop, beraz, justizia linguistikoa izango da aurtengo gogoetagai nagusia. Gai hori ikuspegi filosofikotik nahiz politikotik jorratuko dute parte hartzaileek eta, besteak beste, hizkuntza gutxituak indarberritzeko oinarri etikoak eta politikoak jarriko dituzte mahai gainean. Gero, ardatz horiek hizkuntza politiken marko teorikoetara zein praktikoetara eramateaz hitz egingo dute.
Esan bezala ireki dute jardunaldietan izena emateko epea, hilaren 13ra arte. Aurrez aurre edota sarean jarraitu ahalko dute topaketa partaideek eta ordaindu beharko duten prezioa formatuaren araberakoa izango da; 70 edo 30 euro, hurrenez hurren. Lehenengo aukerak osteguneko bazkaria, bi egunetako hamaiketakoa eta Udaltopen materiala barneratzen ditu. Bigarrena aukeratzen dutenek jardunaldia jarraitzeko lotura jasoko dute jardunaldia hasi baino astebete lehenago.
Antolatzaile sare zabala
Antolatzaile lanetan euskararen lurralde guztietako erakundeak ari dira aurten ere: Euskal Hirigune Elkargoa; Eusko Jaurlaritza; Nafarroako Gobernua; Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiak; eta Lasarte-Oriako Udala. EUDEL, UEMA eta Kataluniako Consorci per a la Normalitzacio Lingüística (CPLN) erakundea bidelagun izango dituzte.
Egitaraua
Hilak 21, osteguna
- 09:00etatik 09:30era, hasiera ekitaldia, antolatzaile diren erakundeetako ordezkarien eskutik.
- 09:30etik 10:30era, Justícia lingüística: la igualtat real de les llengües hitzaldia, Vicenta Tasa Fuster-en eskutik.
- 10:30etik 11:30era, Hizkuntza eskubideen izaera politikoa hitzaldia, Xabier Arzoz Santestebanen eskutik.
- 11:30etik 12:00etara, atsedenaldia.
- 12:00etatik 12:30era, Justizia soziolinguistikoaren katedra EHUn. Zer egin dezake katedra batek? hitzaldia, Iñigo Urrutia Libarona eta Vicenta Tasa Fusterren eskutik.
- 12:30etik 12:50era, Equiling: lurraldeen arteko ikerketa-ekintza berdintasun soziolinguistikorako hitzaldia, Miren Otxotorena Arangurenen eskutik.
- 12:50etik 13:20era, Memoria historikoa, euskararen memoria hitzaldia, Josean Bueno Sanz de Albenizen eskutik.
- 14:15etik 15:45era, bazkaria.
Hilak 22, ostirala
- 09:00etatik 10:00etara, Zer eman du, zer eman dezake eta zer ezingo du eman Euskararen legeak? hitzaldia, Agurne Gaubeka Erauskin, Eneko Compains Silva eta Javier Eneriz Olaechearen eskutik.
- 10:00etatik 11:00etara, Euskararen biziberritzea Araban: justizia linguistiko beteko ariketa hitzaldia, Iñaki Martinez de Luna eta Irati Iciar Madinabeitiaren eskutik.
- 11:00etatik 11:30era, atsedenaldia.
- 11:30etik 12:30era, Nola egin euskararen alde, lege babesik gabe? hitzaldia, Eneritz Zabaleta Apaolaza, Ione Josie eta Jose Cazaubon-en eskutik.
- 12:30etik 13:30era, Euskararen historia soziala: honetan ere esnatu beharra al daukagu? hitzaldia, Pedro Zuberogoitia Espilla eta Xabier Azkue Ibarbiaren eskutik.
- 13:30etik 13:45era, AEBetako proposamena justizia linguistikoaren inguruan saioa, Maryse Urrutyren eskutik.