Maiatzeko kultur agendaren berri eman du udalak

Txintxarri Aldizkaria 2026ko apirilaren 28a

Hilero bezala, askotariko adinetako herritarrentzako kultur jarduerak iragarri ditu maiatzerako Kultura sailak. Haurrentzako zein helduentzako film proiekzio eta antzerki obrak, literatura hitzorduak eta beste zenbait deialdi programatu dituzte datozen asteotarako

Askotariko kultur jardueretan parte hartzeko aukera izango dute hil honetan ere lasarteoriatarrek. Horien guztien berri eman du udalak; honakoa da hil amaierara arteko eskaintza, egunez egun.

Zinema emanaldiak

  • Maiatzak 3, igandea:
    • Haurrentzako filma: Hoopers. 17:00etan, kultur etxeko auditorioan. Sarrerek 4,10 euro balio dute. 
    • Helduentzako filma: Amarga Navidad. 19:30ean, kultur etxeko auditorioan. Sarrerek 6,10 euro balio dute.
  • Maiatzak 8, ostirala:
    • Okendo zinema taldearen proiekzioa: La tarta del presidente. 20:00etan, kultur etxeko auditorioan. Sarrerek 6,10 euro balio dute.
  • Maiatzak 10, igandea:
    • Haurrentzako filma: Maracuda. 17:00etan, kultur etxeko auditorioan. Sarrerek 4,10 euro balio dute. 
    • Helduentzako filma: El último Vikingo. 19:30ean, kultur etxeko auditorioan. Sarrerek 6,10 euro balio dute.
  • Maiatzak 17, igandea:
    • Haurrentzako filma: Extinción. 17:00etan, kultur etxeko auditorioan. Sarrerek 4,10 euro balio dute. 
    • Helduentzako filma: Los pecadores (sinners). 19:30ean, kultur etxeko auditorioan. Sarrerek 6,10 euro balio dute.
  • Maiatzak 22, ostirala:
    • Okendo zinema taldearen proiekzioa: Bugonia. 20:00etan, kultur etxeko auditorioan. Sarrerek 6,10 euro balio dute.
  • Maiatzak 24, igandea:
    • Haurrentzako filma: Ganster txikia. 17:00etan, kultur etxeko auditorioan. Sarrerek 4,10 euro balio dute. 
    • Helduentzako filma: La grazia (sinners). 19:30ean, kultur etxeko auditorioan. Sarrerek 6,10 euro balio dute.
  • Maiatzak 31, igandea:
    • Haurrentzako filma: David, una aventura gigante. 17:00etan, kultur etxeko auditorioan. Sarrerek 4,10 euro balio dute. 
    • Helduentzako filma: Little Amelie. 19:30ean, kultur etxeko auditorioan. Sarrerek 6,10 euro balio dute.

Literatura saioak

  • Maiatzaren 4tik 30era:
    • Motxila ibiltaria erakusketa: Udal Liaburutegiko egitasmoan parte hartu duten familiek sormen erronketan egindako lanekin osatutako erakusketa bisitatzeko aukera izango da . Manuel Lekuona Kultur Etxean, bulego ordutegian.
  • Maiatzak 9, larunbata:
    • Liburu Baby Kluba aurrera eramango dute 0 eta 3 urte arteko haurrentzat. 11:00etan, kultur etxean. Doakoa da, eta euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez izango da. 
  • Maiatzak 13, asteazkena:
    • Alba Cespedes idazlearen El cuaderno prohibido liburuaren gaineko tertulia aurrera eramango dute. 18:00etan, kultur etxean eta Monika Leivak gidatuta. 
  • Maiatzak 16, larunbata:
    • Liburu Baby Kluba aurrera eramango dute 0 eta 3 urte arteko haurrentzat. 11:00etan, kultur etxean. Doakoa da, eta euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez izango da. 
  • Maiatzak 19, asteartea:
    • Nahia Intxausti idazle lasarteoriatarraren Zainetatik zilarra liburuaren gaineko tertulia aurrera eramango dute. 18:30ean, kultur etxean eta Aintzane Usandizagak gidatuta. 
  • Maiatzak 23, larunbata:
    • Liburu Baby Kluba aurrera eramango dute 0 eta 3 urte arteko haurrentzat. 11:00etan, kultur etxean. Doakoa da, eta euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez izango da. 
  • Maiatzak 30, larunbata:
    • Liburu Baby Kluba aurrera eramango dute 0 eta 3 urte arteko haurrentzat. 11:00etan, kultur etxean. Doakoa da, eta euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez izango da. 

Antzerki obrak

  • Maiatzak 9, larunbata:
    • Haurrentzako antzerkia: Gora musika. 17:00etan, kultur etxeko auditorioan. Sarrerek 7,20 euro balio dute.
  • Maiatzak 16, larunbata:
    • Helduentzako antzerkia: Trajea. 19:30ean, kultur etxeko auditorioan. Sarrerek 6,10 euro balio dute.

Musika emanaldiak

  • Maiatzak 13, asteazkena:
    • Opera emanaldia: Gaetano Donizettiren Lucia di Lammermoor obraren bertsio digitala proiektatuko dute. 19:00etan, kultur etxeko auditorioan. Sarrerek 7,50 eta 9 euro artean balio dute.
  • Maiatzak 23, larunbata:
    • Jaken Txapartegik, Esther Barandiaranek eta Iñaki Salvadorrek Piano baten inguruan batzen gaituena emanaldia eskainiko dute. 19:30ean, kultur etxeko auditorioan. Sarrera doakoa den arren, gonbidapenak eskuratzea ezinbestekoa da. 

Gaztetxoentzako tailerra

  • Maiatzak23, larunbata:
    • 6 urtetik aurrerako gaztetxoentzako lego tailerra. Bi saio egingo dira: 10:00etatik 11:00etara, eta 11:15etik 12:15era, kultur etxean. Doakoa da.