Euskal Herriko Itzulitik Girora, saritik lehiara

Txintxarri Aldizkaria 2026ko apirilaren 27a

Euskal Herriko Itzuliko irabazleak Patxi Larrañaga harategian. Arg.: Isaac Farré Fotografo.

Euskal Herriko Itzuliko porrako sari banaketa egin zen hilaren 24an, Larrañaga Harategian

Ostadar SKTk antolatzen duen txirrindularitza porrako lehen itzuli handiko irabazleak bildu ziren Larrañaga harategian.

600 euroko saria Irati 2009 izeneko txartelak eskuratu zuen (787 pt.) eta bigarren, 300 euro, izan da Aldako izeneko boletoa (781 pt.).

Horiez gain, porrako parte hartzaileen artean zozkatzen diren urdaiazpikoak ere banatu ziren. Zortekoak GGC1, Aratz, Genos Sanz, Miradi, Zavarov eta Irati-Olaia izan ziren.

Eta Larrañagatarrek puntu gehien eskuratu dituen dendako saria jasoz uten; Txartel-txokon bi pertsonentzak otordu bat.

Giroa, maiatzean

Euskal Herriko itzulia maituta, Ostadar SKTko antolatzaileek gogoratzen dute Italiako Giroa maiatzaren 8an hasiko dela, Bulgarian.

Hori dela eta, hil horretako 4tik 9ra arte, porra egin ahalko dute parte hartu nahi duten herritarrek bai ohiko tabernetan, baita internet bidez.

Era berean, 'Aurten 4ak baietz' erronkako 1.800 euroko saria eskuratu nahi duten pertsonek lau itzulietan izen bereko boletoarekin parte hartu behar dutela gogorarazi dute elkarteko kideek.