SPJ txapelketa bueltan da

Txintxarri Aldizkaria 2026ko apirilaren 27a

2025eko txapelketako finala. Arg.: SPJ txapelketa.

Ekainaren 20tik 25era Maialen Chourraut kiroldegiko zein Michelin kirol guneko kantxak SPJ txapelketako hirugarren edizioko neurketez beteko dira. Izena ematea gaur ireki da eta hiru epeetan banatuko da

SPJ txapelketako antolatzaileek sare sozialetan aurreratu duten modura, bitan banatuko da jarduna: multzoen lehia eta azken fasea.

Parte hartzen duten taldeek ekainaren 12an, 14an, 17an, 18an eta 19an jokatuko dituzte multzoetako partidak eta azken faseako sailkatzen direnek hil horretan 20an final zortzirenak, 21ean final laurdenak, 23an final erdiak borrokatuko dituzte hilaren 25eko finalean egoteko.

Sariei dagokionez, irabazleak 700 euro, kopa eta dominak irabaziko dituzte. Bigarren sailkatuak 350 euro eta dominak jasoko dituzte eta hirugarrenek, 140 euro eta dominak.

Horrez gain, banakako sari batzuk ere izango dira: MVP, Goleatzaile Nagusia, Atezain Onena eta Zaleen Jokalari Aukeratua.

Baldintzak eta izena ematea

Taldeak osatzerako orduan hainbat baldintza bete behar dira. Hala nola, ekipoak gehienez 12 jokalari izan behar ditu eta  jokalariek 16 urte baino gehigo izan behar dituzte.

Horrez gain, 28 talde baino gehiago ezingo dutela lehiaketan egon ere jakitera eman dute antolatzaileek.

Izena ematea irekia dago eta hiru faseetan egingo da:

  1.  Hilaren 27tik (12:00etan) 28ra (12:00etan), berriro parte hartu nahi duten taldeek izango dute aukera.
  2.  Hilaren 28tik aurrera (12:00) maiatzaren 1era (12:00), gutxienez %50eko jokalariak Lasarte-Oriakoak diren ekipoak.
  3. Maiatzaren 1etik aurrera (12:00), gainerako taldeak.

Lehiaketan parte hartzeko honako formulario bat bete behar dute ekipoek eta 140 euro ordaindu.

Informazio gehiago SPJ txapelketako sare sozialetan ikusgai.

Bideoa

Aurtengo edizioa aurkezteko bideo egin dute antolatzaileek eta bi gonbidatu berezi agertzen dira, Jon Martin eta Lander Astiazaran futbol jokalariak. Biek parte hartu dute txapelketan. Hona hemen bideoa: 

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de SPJ Txapelketa (@spjtxapelketa)