'Iraganaren lekuko. Euskal Herriaren historia' liburua aurkeztuko dute asteazkenean

Txintxarri Aldizkaria 2026ko apirilaren 27a

Iñaki Lopez de Luzuriaga, herrian egindako liburu aurkezpen ekitaldi batean.

Euskal Herriaren bilakaera historikoaren sintesia idatzi dute euskaratik abiatuta Iñaki Lopez de Luzuriaga, Unai Belaustegi eta Xabier Irujo historialariek. Era dibulgatiboan egindako eta eguneratutako liburua, 'Iraganaren lekuko. Euskal Herriaren historia' izenekoa aurkeztuko du Lopez de Luzuriaga lasarteoriatarrak asteazken honetan, Antonio Mercero aretoan, 19:00etatik aurrera.