Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute asteazkenean Okendo plazan

Txintxarri Aldizkaria 2026ko apirilaren 27a

Iazko topaketako koreografietako bat.

Dantza lantzen duten herriko eragile zenbait elkartuko dira aurten ere hilaren 29an, Dantzaren Nazioarteko Egunean, data berezi hori nola eta dantza egiten ospatzeko. Okendo plazan izango da emanaldia eta 19:00etan hasiko da. Kukuka eskolak, Erketz EDT taldeak, Amaia Gonzalez Caballeroren akademiako ikasleek, Semblante Andaluz elkarteko dantza taldeek eta Sahara Taldeak parte hartuko dute.