Ipuin ihesgela ekimena aurrera eraman zuen Udal Liburutegiak, larunbatean. 4-6 pertsonako sei taldek hartu zuten parte. 10 probak gainditzea izan zuten erronka, eta horretarako, 30 minutu izan zituzten talde guztiek. Ezohiko jarduera honekin biziki disfrutatu zuten lasarteoriako gazteek.