2026/05/08 19:00

Musika

Musika eta dantza

Musika eta dantza
Okendo plaza, Lasarte-Oria

Lasarte-Oria osatzen duten herritarren arteko sarea, komunitatea hedatzen eta zaintzen jarraitzeko asmoa du Lasarte-Oriako Bizipoza taldeak. Hori horrela, eta kulturartekotasuna ardatz hartuta, jarraipena emango diote iaz lehen aldiz egin zuten Milakultura egunari.  musika jaialdia aurrera eramango dute. Bertan izango dira Sahararekin Elkartasuna Lasarte-Oria eragileko kideak, baita Nikaraguako eta Senegaleko ordezkariak eta Semblante Andaluz elkartekoak ere. Horiek guztiek, euren dantzak eta musikak erakutsiko dizkiete bertaratzen direnei. Sahararrek, Zaghareet (irrintzi sahararra) erakustaldia ere egingo dute. Horien guztien artean izango dira ere Txalagoreko txalapartariak, Earra bertso eskolako bertsolariak, Xumela koruko kideak eta LOZETekoak.