2026/05/08 18:30

Dantza

Erakustaldia

Erakustaldia
Okendo plaza, Lasarte-Oria

Lasarte-Oria osatzen duten herritarren arteko sarea, komunitatea hedatzen eta zaintzen jarraitzeko asmoa du Lasarte-Oriako Bizipoza taldeak. Hori horrela, eta kulturartekotasuna ardatz hartuta, jarraipena emango diote iaz lehen aldiz egin zuten Milakultura egunari. Gazteklubeko 4-5-6 mailakoek koreografiak dantzatuko dituzte. Zehazki hiru izango direla azaldu dute antolatzaileek: Ndank Ndank elkartearen 'Elkarri', Bizipozaren 'Bizipoza auzolan', eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen 'Eskuetan'.