Lasarte-Oria osatzen duten herritarren arteko sarea, komunitatea hedatzen eta zaintzen jarraitzeko asmoa du Lasarte-Oriako Bizipoza taldeak. Hori horrela, eta kulturartekotasuna ardatz hartuta, jarraipena emango diote iaz lehen aldiz egin zuten Milakultura egunari. Ndank Ndank elkartearen eskutik 'Zer dakizu Afrikari buruz?' sentsibilizazio saioan parte hartuko dute Ttakun Kultur Elkarteko Gazteklubeko LH 3ko gaztetxoek.