Lasarte-Oria osatzen duten herritarren arteko sarea, komunitatea hedatzen eta zaintzen jarraitzeko asmoa du Lasarte-Oriako Bizipoza taldeak. Hori horrela, eta kulturartekotasuna ardatz hartuta, jarraipena emango diote iaz lehen aldiz egin zuten Milakultura egunari. 'Kulturartekotasunetik haratago: eguneroko arrazakeria, estereotipoak eta begirada antirrazista' hitzaldia eskainiko du Ndank Ndank elkarteak.