Euskal preso, iheslari eta deportatuen aldeko hileroko ekintza aurrera eramango du gaur Lasarte-Oriako Sarek. Azken hilabeteetan ordua aurreratu eta 19:00etan abiatu izan dira manifestariak Elizatze plazatik. Gaur, ordea, ordutegi zaharra berreskuratu eta 20:00etan ekingo diote mobilizazioari. Erdigunea zeharkatu eta Okendo plazara iristerakoan Etxerat elkartearekin adostutako komunikatua irakurriko dute.