Haya Taal/Janaçek buru jarri eta nagusiki helmugara bakarri iritsi ziren, Arregi elektrizitatea sarian. Baina gainerako saioetan azken zuzengunean erabaki ziren lasterketak eta lehia estuez gozatu zuten zaletuek.
Honakoak izan ziren garaileak:
- Arkupe taberna saria Darkava/ R.Sousa
- Namie Sushi saria Armero/V. Janaçek
- Arregi Elektrizitatea saria Haya Taal/V. Janaçek
- Ormazabal Loradenda saria Pinsapo/D. Sikorova
- Lasarte-Oria Orain Isaac Farré saria Smoky Mountain/R. Sousa
Ezustekorik ere izan zen pistan zein sari banaketan. Hala nola, lehen sarian Real Sociedad taldeko Alvaro Odriozola jokalariaren Bernardo zalditegiko Darkavak eskuratu zuen saria eta horrez gain, Kopako garaipenarengatik lore sorta bat ere eraman zuen. Eta laugarren lasterketan atzetik etorri zen Pinsapo/Sokorova bikoak eraman zuen saria.

Hilaren 29an, Udaberriko sasoiari agur esateko garaia iritsiko da. Horren ostean, ekainera arte, etena izango da Hipodromoko lasterketetan.