Ostadar Boleibolak Euskal Ligako 2. mailako hirugarren postua izango du jokoan

Txintxarri Aldizkaria 2026ko apirilaren 23a

Ez da posible izan, Euskal Ligako 2. taldeak ez du bere ligako finala jokatuko eta ez da mailaz igoko. HRV Embalajes Novalgos hartu zuen talde urdin-beltzak, hilaren 19an, Maialen Chourraut kiroldegian

Ederki borrokatu ziren etxekoak, baina talde errioxarrak lortu zuen sailkapena; 3-0 irabazi zuen.

Lehen zatia parekatua izan zen. Bi taldeak ederki aritu ziren erasoan eta defentsan, baina kanpokoek eraman zuten puntua, 23-25.

Bigarren jokoan, urdin-beltzek Haroko taldeari ongi eutsi zioten arren, aurkariak aldea ireki eta 17-25 gailendu zen.

2-0koak hauspotuta HRV Embalajes Novalgosek indartsu ekin zion hurrengo zatiari; etxekoek, ordea, ezin izan zioten ongi aurre egin eta 9-25 galdu zuten.

Ondorioz, Ostadar SKTko bigarren taldea hirugarren postuarengatik borrokatuko da, hilaren 26an, CD Universidad de Navarraren aurka.

Kadeteak, bikain

Gipuzkoako txapelketari dagokionez, Kadete Errendimendu eta Partaidetza taldeek kanpoan zituzten norgehiagokak ederki gainditu zituzten; 1-3 (25-22,18-25, 19-25 eta 20-25) eta 0-3 (22-25,19-25 eta 15-25) irabazi zuten, hurrenez hurren.

Jubenilek, aldiz, Arizmediren aurka galdu zuten, 3-1 (25-18, 22-25, 25-22 eta 25-22).