Lasrte-Oriako elkarteko federatuek bakarkako Lau eta erdiko txapelketa ekin dute emaitza ezberdinekin.
Aurten sei maila ezberdinetan ari dira lehian Lasarte-Oriako hamar pilotari: Nagusien eta Kadete I. mailan zein kadete emakumezkoan ordezkari bana dago; bina Nagusien eta Kadeteen II. kategorian eta hiru dira Kadeteen III. mailan. Nahiz eta kategoria ezberdinetan pilotari bat baino gehiago izan ez dira Intzako kideek ez dute derbirik jokatuko, guztiak multzo ezberdinetan daude.
Lasarte-Oriako kirolariek euren onena eman zuten txapelketako lehen neurketan; gehienek etxean, gutxi batzuk kanpoan. Hamarretik seiek lortu zuten garaipena eta era horretara, lehen puntuak eskuratu dituzte maiatzaren 24an amaitzen den faseari begira. Maila eta multzo bakoitzean lehen eta bigarren sailkatuek Gipuzkoako txapelketa jokatuko dute.
Errendimendu mailako gaztetxoek, aldiz, binakako Udaberri txapelketako lehen lehia izan zuten eta infantil mailako bikoak ederki hasi dira, garaipenarekin.
Lehiaketa honetara Infantil I. eta III. mailan eta Alebin II. kategorian aurkeztu ditu bikoak Intzak.
Honakoak izan ziren emaitzak:
Lau eta erdiko txapelketa
|
Udaberri txapelketa
|
Iparragirre, Nafarroan ere lehian
Emakume Master Cup zirkuituko Nafarroako Torneoa hasiz en martxoa amaieran. Eliteko jokalariek bikotekako azken jardunaldia jokatu zituzten hilaren 18an eta 19an, Mendabian eta Vianan.
Bigarren saio horretan, lehia nagusia baino lehen gazteen mailako lagunarteko partida lehiatu zen eta Itxaso Iparragirre herritarrak parte hartu zuen Itsasne Lizarralde kide zuela. Janire Sotil eta Maria Crespo izan ziren aurkariak eta 18-12 gailendu ziren.

Herriarteko txapelketa
Bestalde, Herriarteko txapelketa aurkeztu zen hilaren 21ean, Donostian. Aurreko edizioan, Lasarte-Oriak Gomazko paletako txapelketan parte hartu zuen eta aurten ere, modalitate berean izango da lehian beste hamazazpi herritako ordezkarirekin batera.
Lehiaketa joan eta etorriko kanporaketa sistemarekin jokatuko da. Maiatzaren 3an lehiatuko da lehen jardunaldia eta finala ekainaren 28an. Lasarte-Oriak aurreko urtean final laurdenetara iristeagatik lehen kanporaketa ekidin du eta maiatzaren 17an izango du lehen lehia; Tolosa eta Zumarragaren arteko gurutzaketatik aterako da herritarren aurkaria.
