Isabel Alba Rico idazlea herrira etorriko da gaur

Txintxarri Aldizkaria 2026ko apirilaren 22a

Udal Liburutegian "hitzordu berezia" dute gaur, Isabel Alba Rico idazle, gidoilari eta argazkilari donostiarra 'Tortugas' (Acantilado, 2024) liburuari buruz solastera etorriko baita 18:00etan hasiko den saiora joatera animatzen diren herritarrekin. Olga Serrano idazle herritarrak gidatuko du topaketa. 

'Tortugas' lanaren sinopsia

Bigarren Hezkuntzako ikasle den Sofiaren ahotsoharren eta Instagram sare sozialean Lunarekin dituen trukeen bidez, nerabe horren bizitzan murgilduko gara. Haren oinarri afektiboak Estrella amona biologoa eta Blanca ama Larrialdietako medikua dira. Sofia entzunda, haren pentsamenduak eta kezkak ezagutuko ditugu negazionismoak eta gorroto diskurtsoek menderatutako mundu batean, baita eskola jazarpenaren itzal iluna proiektatzen den eguneroko bizitzaren gazi-gozoak ere. Baina Blancak eta Estrellak partekatzen duten sekretua ere azalduko zaigu. Haren aurkikuntzak Sofia amarengandik urrunduko du gehien behar duenean. Isabel Alba Ricok ahots eta emozio ugariko eleberri bat prestatu du, gaztetxoen bizimodua maisuki eta bizi-bizi birsortzen duena.