Eguzkiko infantilen derbi estua, Andatza tabernaren poltsikora

Txintxarri Aldizkaria 2026ko apirilaren 22a

Eguzki Areto Futboleko infantil mailako Andatza taberna eta Patricio taberna taldeek derbia bizi izan zuten hilaren 17an, Maialen Chourraut kiroldegian. Gipuzkoako txapelketa jokatzen ari dira herriko ordezkariak; lehen lauen artean geratzeko ari dira borrokan

Partida lehiatua izan zen eta gol gutxi ikusi ahal izan zituzten zaletuek. Patricio tabernako gaztetxoek aurrea hartu zuten makargailuan. Andatza tabernako kideek ez zuten amore eman eta markagailua berdindu zuten, baita 2 eta 1ekoa jarri ere. 

Neurketa amaitu arte, bi taldeak erasoan gogor saiatu ziren, baina ederki ezagutzen dute elkar jokalariek eta baloiak atera aurrera eramatea zail egin zitzaien.

Era horretara, Eguzki Andatza tabernak faseko lehen garaipena eskuratu du eta sailkapeneko hirugarren da; Patricio taberna, aldiz, sailkapen buru da.

Selekzioa ezberdinekin

Eguzki Areto Futboleko harrobiko kideek, gainera, azken asteetan Euskadiko zein Gipuzkoako Selekzioen deia jaso dute entrenamendu saioak egiteko.

12 urtez azpiko Euskadiko selekzioa maiatzean Madrilen lehiatuko den Erkidegoen arteko Espainiako txapelketa prestatzen ari da eta apirileko 22ko entrenamendurako Peru Azkarate, Ekhi Dominguez eta Noel Benitez izan ziren deituak.

Gipuzkoako Selekzioari dagokionez, kategoria ezberdinetako taldeak ere martxoa amaieran hasi zituzten eremukako teknifikazio saioak eta infantil mailan, hilaren 13an egin zuten saioan Unax Oliva, Unax Nogales, Josu Garcia, Axel Fuentes, Danel Gomez eta Unai Berasategi izan ziren lanean.