Egitaraua
- 11:00etan, Michelingo frontoi irekitik hasita, Michelin 100 egun greban hitzaldi-jardunaldia egingo dute. Eguraldi txarra egiten badu, Antonio Mercero aretoan elkartuko dira.
- 12:30ean, Loidibarren pilotalekuan, pala partidak jokatuko dituzte. Aurreneko neurketan Maddi Zubeldia eta Edurne Txintxurreta ariko dira Izaro Gomez eta Maialen Elduaren aurka; bigarrenean, berriz, Iker Artetxe-Luken Carbayeda eta Jagoba Mendizabal-Onditz Urruzmendi bikoteek neurtuko dituzte indarrak.
- 15:00etan, Xirimiri elkartean, bertso bazkaria egingo dute. Ilargi tabernan jarri dituzte txartelak salgai, 10 (ikasle eta langabeentzat) edo 12 (langileentzat) eurotan. Maddi Lasa, Urko Arakistain eta Enara Gallastegi ariko dira bertsotan eta Araitz Ramosek jarriko dizkie gaiak.
- 17:30ean, Xirimiri atzealdeko plazan, gazte argazkia aterako dute.
- 18:00etan, Xirimiri atzealdeko plazan, olinpiada saltseroak egingo dituzte.
- 19:30ean, herrian barrena, karropoteoa egingo dute.
- 22:00etan, Ilargi tabernan, zuzeneko saioa egingo du MJotaXoXo DJak.