Abisu horia ezarri dute gauerdira arte, euriagatik

Txintxarri Aldizkaria 2026ko apirilaren 21a

Lasarte-Oriako egun sargoritsuak euriteen eta ekaitzen aurrekari izan ohi dira zenbaitetan eta gaurkoa ez da salbuespena izango, Euskalmet metereologia agentziak aurreikusitakoaren arabera: abisu horia ezarri du 18:00etatik 00:00etara arte. Zaparrada "ertain eta trumoitsuak" egin ditzake eta, horren ondorioz, metro karratuko hamabost litro baino gehiago pilatu. Horrez gain, bi eta lau zentimetro arteko lodierako txingorra eta 60-100 kilometro orduko abiadurako haize boladak izan daitezke.